XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ostikalariak Real Sociedad (6) - Tolosa (0).

- Igazko igandean oien arrteko ostiko partidua izan zan Atotxa'ko zelaian.

Partidu orretan ikusi genuan Real Sociedad, Tolosa'koa baño askoz geiago dala ostiko-jolasean.

Gaurrko egunean Tolosa'koak ez dira Real Sociedad'ekoekin neurrtzekoak, oraindik asko jokatu ta asko ikasi bearr dute tolosarrak, ostikalariak egitea ez da urrte bat edo urrte biko kontua, nekez egiten dira ostikalari onak.

Lenengo partidu erdian bi guen sarrtu zituzten donostiarrak: lenbizikoa Trino'k sarrtu zuan ta bigarrena, Urbina'k; biak oso ederrki egiñak.

Aldiz tolosarrak poliki sarrtu ziran donostiarren aldetik.

Bigarren errdian beste lau guen sarrtu zituzten donostiarrek: Urbina'k, Trino'k eta Juantegi'k.

Ta Galatas zoritxarrekoa izan ez bazan, nork daki zenbat izango ziran.

Amaika aldiz Galatas orrek sarrtu baizik ez zuala, iñongo tokietara joaten zitzaion pelota.

Ta eskerrak ere Lampré tolosarr atezai txintxoari, ura bezelako atezai yayoa izan ez bazan egun itxusia ikusiko zuten tolosarrek.

Baño, barrkatu, ¿zergatik kendu bearr diegu ontxoena ta ez txarrtxoena?.

Errdi onetan ere tolosarrak igestaldi politak egin zituzten donostiarren ate aldera; Iau ixkin jo zituzten.

Bein Arrillaga'k eskuz jo zuan pelota atarian ta galen edo penalty eman zuan txistulariak donostiarren kontra.

Tolosa'ko Garmendia'k tira ta Zulueta'k baztarrtu.

Tolosarrak utsean gelditu.

Gaurrko partidua. - Esandako partidu oiek txantxetakoak izan ziren Real Sociedad ta Real Unión jokatu bearr dutenaren aldean, gaurr, Atotxa'n.

Ezurr gogorra aben arrtean dago.

Bein bata, bein bestea, Gipuzkoa'ko onenak izan dira beti ta aurrerakoa pixka batean, ala izango ere.

Oso grin aundia dago partidu au ikusteko.

Lenbiziko partidua, oiek berak, Irun'en jokatu zuten, donostiarrek galdurik.

Orain, zer esanik ez dago donostiarrek egiñalak egingo dituzte kitatzeko, bestela galduak dira aurtengoz.

Gure ustez, naiz aurrekoa galdu, donostiarrak geiago dira, ta, okerrik gertatzen ez bada, ikusiko degu.

Baño... donostiarrak onenak izateko bi partidu irabazi bearr dituzte ta irundarrak bat asko dute.

Beraz, zai... zai.

... ¿joan dan urrtekoa ala ez?.

KIROL.